XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.3. IRAKUR EZAZU HAU ARRETAZ ETA ARIN, ETA BERTON ESATEN DIZUTENA BETE:

0- Idatz ezazu ondoko laukian zure erlojuak markatzen duen ordu zehatza (ordua, minutuak, segunduak)

1- Utz ezazu zeure lapitza edo boligrafoa mahai gainean eta irakur ezazu hau behin, ezer egin gabe.

Ixilik eta geldirik, dena irakurriz gero hasi zaitez 2. puntuan esaten zaizuna betetzen.

2- Har ezazu zeure lapitza (edo boligrafoa) eta jo itzazu hiru kolpe zeure mahai gainean.

Hau izango da aginduak betetzen hasten zarela esateko seinalea.

3- Idatz ezazu ondoko laukian zeure aurrean edo zeure atzean dagoen pertsonaren jertse edo alkondararen kolorea

4- 0rri honen azpikaldean zirkulu bat daukazu; galdegiozu zeure irakasleari ea zer zenbaki idatz behar duzun hor.

Ondoren, idatz ezazu zirkulu horretan irakasleak esan dizun zenbakia.

5- Hatzamar batez egin ezazu hatz zeure buruan irakasleak NAHIKO esan arte.

6- Utz ezazu berriro boligrafo edo lapitza mahai gainean eta egin itzazu hiru txalo eskuekin.

7- Esaiozu zeure ondoan dagoenari zazpigarren puntuan zoazela.

8- Jaiki zaitez zeure lekutik, har ezazu irakaslearen mahai gainean dagoen paper bat (bat besterik ez), itzul zaitez zeure lekura eta paper horretan idatzirik dagoen hitzaz egizu esaldi bat.

Idatz ezazu esaldi hori ondoko laukian.

9- Zeure aulkitik altxatu gabe, jo itzazu bi ostikada lurrean.

10- Azpimarra itzazu 1, 2, 3, 4, 5 puntuetan dauden aditz forma guztiak.

Batu itzazu eta idatz ezazu zenbakia 3. puntuan dagoen laukiaren ondoren.

11- Esazu boz goraz ia ia amaitu duzula.

12- Orri honen azpiko aldean dagoen hirukian idatz ezazu zeure erlojuak markatzen duen ordu zehatza.

Ondoren gonbaratu ordu hau 0 puntuan idatzi duzunarekin, eta kalkula ezazu zenbat denbora eman duzun ariketa hau egiteko.

Esaiozu boz goraz zeure irakasleari.